Oso gaztea nintzenean, lotsa ematen zidan jendaurrean abesteak. Aldiz, etxean bakarrik egonez gero, orduak ematen nituen kantuak konposatzen, baita nire binilo gustukoenak entzunez kantatzen eta dantzatzen ere.
16 urterekin eskolako abesbatza bateko kide izateko aukera izan nuen, nire ahotsa oharkabean pasatuko zela sinetsita. Hilabete batzuk geroago, Carl Offen Carmina Buranaren kontzertu bat emateko prestatzen ari gara, abesbatza eta orkestra profesional batekin elkarlanean, Tim Stillen zuzendaritzapean. Horrela hasi zen nire musika bidaia, lehen soprano gisa, ELVHSen, New Yorken, emandako kontzertu handi batean.
Euskal Herrira itzulirik, nire ahots herabetasuna gainditzen ahalegindu naiz, dantza musika talde apal batean integratuz bakarlari gisa. Horrela, kantatuz, berbenaz berbena, ordaindu nituen nire ikasketa akademikoak eta geroago nire formazio artistikoa.
Geroztik, musikako antzerki proiektuetan parte hartu dut kantari gisa, soinu banden grabazioetan, konposizio propioko edo taldekako musika kontzertuetan, hainbat autoreren disko pertsonalen grabazioetan.